2015(e)ko urriaren 26(a), astelehena

Eta larubatean finala!!

Finalerdiak pasa dira jada, eta larunbatean, Halloween egunean, All Blacks eta Wallabies aurrez aurre egongo dira Ingalaterrako rugby-ko epizentroan, katedralean, Twickenham-en. Esan behar da Zeelanda Berriak sufritu behar izan zuen finalera pasatzeko, Springbocks-ekn erruz. Bestalde, Australia nahiko ondo egin zuen partidua Pumen kontra. Laburpenak:
Hego Afrika-Zelanda Berria
Argentina-Australia


2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

UNSTOPABLES

Julian Savea Zeelanda berriko hego bat da (11). 1990ko abuztuaren 5ean jaioa da. 1,92m eta 108 kg dauzka. 25 urterekin Jonah Lomu berria dela esaten dute. Zeelanda Berriko Wellington taldean hasi zen, eta profesionalki Hurricanes-en jokatzen du. Duela hiru urte debutatu zuen Irlandaren contra All Blacks-ekin. handik aurrera 39 partidu jokatu ditu eta 38 entsegu egin ditu. Guztira 190 puntu egin ditu.
Ma'a Allan Nonu edo Ma'a Nonu, Zeelanda Berriko zentro bat da (12). 1983ko maiatzaren 21ean jaio zen. 1,82m eta 106kg ditu. Bere debuta selekzio nazionalean 2003ko ekainak 14an izan zen, Wellingtonen, Ingalaterraren kontra. Gaur egun arte 31 entsegu egin ditu, 101 partiduetan.

2015(e)ko urriaren 19(a), astelehena

FINALERDIETARA!

Asteburu honetan Finaleko Laurdenak izan ditugu. Zeelanda Berriak Frantziari gainetik pasatu zion, baina ez zen izan sorpresa handia.
Hego Afrikak partidu bikainarekin Galesi partidua buelta eman zion bigarren parteko bigarren zatian, hau da, azkenengo 20 minutuetan.
Pumak jardunaldiko ezustea eman zuten. IRLANDAri pasada itzela eman zioten, 20-43 Argentinaren alde.
Nire Eskozia maiteak partidua galdu zuen azken minutuan, bai, 79.ean. Partidu bikaina egin zuen Australia gogor baten kontra, baina azkenean ezin izan da. MILA ESKER ESKOZIA.

2015(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

TALDEEN FASEA AMAITU DA

Aste honetan mundialeko bigarren partea eta guztiontzat interesgarriena: KANPORAKETAK.
Finaleko laurdenak orokorrean nahiko lehiatuak izango dira baina, baten batek bide erraza dauka finalerdirtarako. Hauek dira partiduak:
Hego Afrika- Gales


Zeelanda berria- Frantzia
Irlanda- Argentina
Australia- Eskozia

2015(e)ko urriaren 8(a), osteguna

SORPRESA HANDIIA!!!

LARUNBATA IZAN ZEN EGUN HISTORIKOA
Pasaden larunbatean Ingalaterra Australiako "Wallabies"-en kontra galdu zuen. Baina hori ez da bakarra, historia osoan zehar, Mundiala egiten zuen selekzioak beti klasifikatzen zen finaleko laurdenetara. Baina aurten Larrosako XVa ezin izan du. Australiak partidu bikaina egin zuen, eta 13-33ko emaitzarekin ingelesei haien etxeetara bidali zieten. Erasoaren estatistikak: